2018ko irailaren 13tik 18ra burutuko dugun MarraziOak Ilustratzaile
berrien Topaketen X. Edizioko deialdia zabalik da.
Harkaitz Cano eta
Ignasi Blanch izango dira aurten irakasleak eta eskainiko duten formazioa
“MEMORIAREN MARRETAN BARRENA. Norbere espaziotik, norbere gorputzetik”
goiburupean dator.
Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16) burutuko
dira aurten ere MarraziOak jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari
esker.
Guztira 12 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 37 formazio orduak jasotzeko aukera. Parte
hartu nahi duenak, dokumentazio arruntaz gain, 5 ilustrazio bidali beharko
ditu: argitaratuak edo ez, bere ustetan bere lana hobekien jaso edo biltzen
duten 5 irudiak, wetransfer bidez, administrazioa@galtzagorri.eus –era.
No hay comentarios:
Publicar un comentario