Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Marraz(i)Oak-en
bosgarren edizioa antolatu du, "Baztertuak. Album mutuak sortzeko
tailerra" lelopean. Irailaren 16tik 19ra egingo dira topaketok Artelekun.
Aurtengo edizioan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch aritu dira irakasle lanetan.
Tailer intentsibo honetan album mutuak sortzeko teknikak ikasi eta
arakatu dira. Bazterketa modu berriekin zerikusia duten 8 album mutu
sortu nahi dira tailer honetatik abiatuz: 14 orrialde bikoitz, azala,
ataria, guardak, estalkia eta kontrazala.
Guztira 9 ilustratzailek hartu dute parte. Horiek aurrez epai-mahai
batek hautatu ditu eta honakoek osatu dute taldea: Yera Sanchez, Maite
Gurrutxaga, Idoia Beratarbide, Amaia Arrazola, Lorena Martinez, Begoña
Durruty, Maite Caballero, Iñaki Martiarena "Mattin" eta Idurre Iriondo.
Euskadi Irratiko "Arratsean" saioan izan ziren tailerrean parte hartzen ari ziren hiru ilustratzaile: Yera Sanchez, Maite Gurrutxaga eta Maite Caballero. Hemen duzue elkarrizketa entzungai:
Euskal Telebistako kamerak bisitan izan ditugu aurten ere Marraz(i)Oetan.
Hona hemen topaketen inguruan osatu duten bideoa.
Bestalde, Amaia Arrazola ilustratzaileak bere blogean idatzi du aurtengo topaketetan bizitakoa. Gogoeta interesgarriak dira.
Artelekuko web gunean ere elkarrizketa berezia egin diete Ignasi Blanch eta Harkaitz Canori.
Entrevista / Harkaitz Cano e Ignasi Blanch Gisbert from ARTELEKU on Vimeo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario