Marraz(i)Oak
VIII. edizioaren lehen emaitzak ikusi ditugu
Artearen
historiak emakumeaz egin duen errepresentazioa aztertu eta arakatu nahian
harrapatu ditugu gaur ere Marraz(i)Oak-eko parte-hartzaileak. Irakasleek
hainbat liburu eta album ipini dizkiete ilustratzaileei mahai gainean honen
inguruko hausnarketa bideratzeko.
Besteak beste,
Mariluz Estebanen "Amaren heriotzak libreago egin ninduen" lanak
zeresana sortu du. Euskadi Irratiko Nekane Peñagarikano Komikigunean zen eta
bolondres aurkeztu du bere burua liburu honetako pasartea irakurtzeko. Eta
ondoren, norbera aske bizitzeko "ama hiltzearen beharraz",
"zenbait amek seme-alabenganako erakusten duten neurrigabeko
protekzionismoaz" eta abar jardun dira ilustratzaileak hizketan.
Hausnarketa
teoriko hauetaz gain, zenbait lan eginak dituzte dagoeneko. Ilustratzaile
bakoitzari banatu zieten iraskaleek lehen egunean kartila edo liburuxka
desplegable bana. Horietako
bakoitzaren azala egin du ilustratzaile bakoitzak. Norberak bere
errauskine ilustratu du. Ondoren, esku batzuetatik bestera pasatzen dira
liburuxka hauek eta beraz, "liburuxka desplegable" horietako
bakoitzean Marraz(i)Oak VIII-n parte hartzen ari diren hamabi ilustratzaileen
ilustrazioak ageri dira.
Gaur goizean hasi dira Marraz(i)Oak VIII. Topaketak
Lanean hasi dira
dagoeneko Ignasi Blanch eta Harkaitz Canoren gidaritzapean Marraz(i)Oak VIII.
ediziorako hautatuak izan diren 12 ilustratzaileak.
Errauskineren
inguruko hainbat liburu mahai gainean zituztela, lehenengo ariketa burutzeari
ekin diote ilustratzaileek. Norbere errauskine sortzen hasteko agindu diete
irakasleek, zintzotasunez egiteko eskatuz, ondo pasatzeko aholkatuz... Eta
horretantxe hasi dira.
...ETA ERRAUSKINE BERE ERRAUTSETATIK BERPIZTU ZEN
Ilustrazio tailerra
Harkaitz Cano eta Ignasi
Blanch
ZER:
Marraz(i)Oak-en
ekitaldi berri honetan, historian zehar arteak egin duen emakumearen
errepresentazioa hartuko dugu irteera puntutzat, XX. mendeko ikonografiari
arreta berezia ipiniz eta ikasleekin elkarlanean berrinterpretazio bat
proposatuz, bai eta, zergatik ez, berrasmatze bat ere, begiratu kritiko, zintzo
eta aurrejuzkurik gabea.
Ikastaroa,
surrealisten begiradarekin abiatuko genuke –ia denak gizonezkoak–, etengabe
jolasten baitzuten euren lanean emakumearen balizko inozentziarekin eta
perbertsitatearekin, ikuspegi heterosexual bati lotutako objektuaren desio
bilakatzen zutelarik orobat. Hortik aurrera, ordea, eredu hauek eremu
masiboagoetan izan duten garapena aztertuko dugu (Disney faktoria kasu).
Tarte
berezia eskainiko zaio, halaber, 70.eko hamarkada amaierako “lowbrow”
mugimenduari –90etan surrealismo popa eragingo zuena–, bai eta gaur egun
indarrean dabiltzan emakumezko performerren lanari ere. Ez baita ahaztu behar
liburu ilustratuen alorrean emakumeak direla geure inguruan aktiboenak.
IRAKASLEAK:
Ignasi Blanch
Harkaitz Cano
METODOLOGIA:
2016ko
Marraz(i)Oak-en gai nagusiari loturiko ariketa praktikoak azalpen teorikoekin
tartekatuko dira. Eta horrez gain, film eta irudiak ere erakutsiko dira.
Ikasleek
formazio saioetan azalduko diren gaiei loturiko erantzun grafiko berehalakoak
proposatu beharko dituzte. Irudigintzaz gain, eremu narratiboa ere landuko da.
Aurtengo edizioaren helburua parte-hartzaileek estereotipoen
kontzientzia hartu eta horiei aurre egitea da. Norberaren ilustrazioetan emakumea
errepresentatzeko aukera berriak landu eta bakoitzaren biografiak eta bizitza
esperientziak baldintzaturiko estereotipo pertsonalez kontziente izatea lortu
nahi da.
NORENTZAT:
Gehienez 12 irudigilek parte hartuko dute.
Parte hartzeko baldintza orokorrak:
- Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.
- Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
- Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.
- Parte hartzaileek ez dute zertan lan argitaraturik izan behar.
ESKAINTZA:
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak
aukeratzen dituen 12 lagunei. 5 egunez, 8
ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 40 orduko tailer praktikoa litzateke.
Beraz,
beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren
lanak bideratu eta bistaratzeko.
NOIZ
ETA NON: irailaren
26tik 30era, egun osoz, Komikigunean
Goizeko 9:00etatik 14:00etara (ordu erdiko atsedenarekin).
Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Asistentzia derrigorrezkoa da: parte hartzaileek tailerraren
saio guztietara etortzeko gai izan eta horretarako konpromisoa hartu behar
dute.
Komikigunea
Errege-Erregina
Katolikoen Kalea, 16. (Hiriaren erdigunean)
20006
Donostia
IZEN
EMATEA:
Ilustratzaile bakoitzak bere 5 ilustrazio bidali
beharko ditu: argitaratuak edo ez, bere ustetan bere lana hobekien jaso edo
biltzen duten 5 irudiak.
Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute:
-
Curriculuma
-
NANaren kopia bat
-
Posta elektronikoaren
helbidea
-
Telefono zenbakia
Dokumentazioaren
hiruna kopia bidali beharko dituzte CD formatuan helbide honetara:
Galtzagorri
Elkartera:
Zemoria
kalea, 25, behea.
20.013
Donostia
EPEAK:
Eskaerak
aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren
8a izango da.
Aukeratutakoei
2016ko irailaren 6rako erantzungo zaie.
ANTOLATZAILEAK:
Galtzagorri
Elkartea
Komikigunea
Gipuzkoako
Foru Aldundia
INFORMAZIOA ETA
ARGIBIDEAK:
943471487
galtzagorri@galtzagorri.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario