Amaitu berri dira 2012ko Marraz(i)Oak Topaketak, baina egitasmo hau
bizi-bizi dagoen seinale da egunotan aurkezten ari garen liburu sail
berria: Marraz(i)Oak liburu saila, Erein argialetxeak Galtzagorri
Elkartearekin elkarlanean sortu duena.
Elkarlan honi hasiera emateko, sail honetako lehen bi liburuak aurkeztu dituzte: Mozoloaren bakardadea, Juan Luis Zabalak idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratua; eta Basajaun eta Martin, Yolanda Arrietak idatzi eta Maite Caballero Arrietak ilustratuta.
Idazle eta ilustratzaile horiek Marraz(i)Oak
topaketen bigarren edizioan hartu zuten parte. Harkaitz Cano idazleak
eta Ignasi Blanch ilustratzaileak gidatuta, "Ipuin tradizionalen
tolesak: marrazkia, gidoia eta edizio domestikoa" goiburu hartuta jardun
zuten hainbat idazle eta ilustratzailek elkarlanean. Bada han sortutako
lanen argitalpenak dira Marraz(i)Oak sail berrian argitaratu diren
lehen bi liburuak.
2012/12/05
Amaia Arrazolaren blogera
Marraz(i)Oak 4 topaketetan parte hartu duen Amaia Arrazolak bere esperientzia partekatu du bere blogean eta hainbat irudi erakutsi dizkigu, egindako lanaren adibide gisa.
EiTB ere Artelekun izan da Marraz(i)Oak tailerretan
Topaketek iraun duten bitartean, hainbat hedabideren bisita izan dute Artelekun.
Goiena.net ere izan zen Artelekun eta bideo hau osatu dute.
EitBko kamerek ondoko irudiak hartu zituzten Arteleku:
Goiena.net ere izan zen Artelekun eta bideo hau osatu dute.
EitBko kamerek ondoko irudiak hartu zituzten Arteleku:
Marraz(i)Oak IV topaketa emankorrak
Azaroaren 26an hasi eta 30ean amaitu dira
Marraz(i)Oak 4 Topaketak Artelekun. Bost egunez, 12 lagunek hartu dute
parte Elena Odriozola ilustratzailea eta Gustavo Puerta irakasle eta
kritikariaren eskutik egin diren tailerretan.
Lan handia egin dute guztiek, baina era askotako emaitzak, liluragarriak guztiak, eman dituzte aurtengo topaketek ere.
Hemen duzue egun hauetako argazki sorta.
Eta hemen bideo irudi batzuk:
2012/05/22
Marraz(i)Oak IV topaketetarako deialdia zabalik

"Ilusionismoa Aurrezinetik Ilustratzen" lelopean, Elena Odriozola eta Gustavo Puertaren eskutik aurten zinema sortu aurreko lehen urratsetara egingo dute jauziMarraz(i)Oak IV topaketek.
Zinema sortu baino lehenago, hainbat objektu optikoetan egiten ziren irudien errepikapenaren bitartez lortzen zen mugimenduaren, hiru dimentsioen eta aldaketa sotilen sentsazioa iradokitzea. Bada, teknika horietara gerturatuko dira aurtengo topaketak. Haur Literatura eta honen ilustrazioa ulertzeko beste modu bat arakatuko da tailerrean, garai bateko tramankuluak aprobetxatuz.
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen dituen tailer hauetan, aurten begirada atzera botako dute parte hartzaileek. Argitasun-iluntasun efektuak, gain-posizioak, erlaitz eta behatxuloak, transparentzia eta irudien gain-jartzeekin jolasean ilusionismoaren munduan murgilduko dira. Linterna magikoak, diafanoramak, dioramak, zootropoak, paperezko antzerkitxoak eta horrelako beste tramankuluak izango dituzte abiapuntu hainbat ariketa gauzatzeko.
Horretarako Zarauzko Photomuseumera bisita bat ere egingo da topaketen baitan.
Elena Odriozola eta Gustavo Puerta
Aurreko edizioetan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch aritu dira irakasle lanetan, iaz, berriz, Oier Gillan idazlea, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egilea eta Isabel Herguera animazio egilea. Eta aurten ere ibilbide oparoa duten Elena Odriozola ilustratzailea eta Gustavo Puerta irakasle eta literatur kritikari ezagunek gidatuko dituzte saioak.
Kopuru mugatua
Hamabi irudigilek hartuko dute parte. Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar diute eta Galtzagorri Elkarteko edo Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea kontuan hartuko da. Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko epai-mahaiak aukeratuko dituen 12 lagunei. Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak bideratu eta bistaratzeko.
Izen-ematea
Irudigileek pertsonaia bat asmatu eta marraztuta bidali beharko dute. Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute: curriculuma, NANren kopia bat, posta elektronikoaren helbidea eta telefono zenbakia
Dokumentazioaren hiruna kopia bidali beharko dute CD formatuan helbide honetara: Galtzagorri Elkartera: Zemoria kalea, 25, behea. 20013 Donostia
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 24a izango da. Aukeratutakoei 2012ko irailaren 14rako erantzungo zaie.
Material osagarria
2012/01/12
Egin berri dugu MARRAZIOAK III tailerra. Aurtengoa berezia izan da, Artelekun izandako uholdeak direla eta, paisaia triste eta aldi berean iradokitzaile eta esperantzaz beteriko batean egin dugu lan.
Parte hartu duten ilustratzaileei erronka bota genien: marrazkia erabili gabe animazio bat sortzea...
Parte hartu duten ilustratzaileei erronka bota genien: marrazkia erabili gabe animazio bat sortzea...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



