Galtzagorri
Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak babestuta, 7. Aldiz
antolatu ditu aurten Marraz(i)Oak topaketak. Iaz bezala, Elena Odriozola
ilustratzaileak eta Gustavo Puerta arte eta literatura adituak gidatuta egingo
dira urriaren 19tik 23ra; aurten, gainera, lehen aldiz Komikigunean.
Marraz(i)Oak VII topaketetan
hamar ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Elena Odriozola eta Gustavo
Puerta izan dira aurkeztutako ilustratzaileak (13) hautatu dituztenak
bakoitzaren lanak aztertu ondoren. Hauek izan dira hamar hautatuak: Begoña
Durruty, Unai Fernandez, Gurutz Oiarzabal, Yolanda Yobero, Nagore Txintxurreta,
Maite Gurrutxaga, Irati Eguren, Garazi Bereziartua, Dani Maiz eta Amaia
Arrazola.
"Gauzen
lezioak" lelopean egingo dira aurtengo topaketak Komikigunean. Gaiak
askorako emango du eta ohi bezala lanketa interesgarriak gauzatuko dituzte
parte hartzaileek.
Formatu
eta genero grafiko zaharrak berreskuratuko dituzte aurtengo topaketetan. Gauza
arruntek piztu dezaketen lilura sentsaziotik sortzen den ilustrazioa
berrekuratzeko asmoa dute Odriozolak eta Puertak. Hala, Marraz(i)Oak-en, aurten,
jakituriaren zuhaitzak, mapak, eskolako laminak, panoramikak… egin ahal izango
dituzte izena eman eta aukeratuak izan diren hamar ilustratzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario