MarraziOak IX topaketetan
hamaika ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Elena Odriozolak eta
Gustavo Puertak gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira
aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak
aztertu ondoren.
Hauek izan dira hautatuak: Olaia Martinez, Saioa Burutaran, Maite Gurrutxaga, Anaitz Igoa, Ibon Markaida, Ainara Altuna, Ainara Azpiazu (Axpi), Helena Azkarragaurizar, Izar Etxeberria, Yolanda Yubero eta Iñaki Martiarena (Mattin).
"Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko
moduko liburuak egin" lelopean egingo dira aurtengo Ilustratzaileen
Topaketak, irailaren 11tik 15era, bost egunez, Donostiako Komikigunean
(Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16), Gipuzkoako Foru Aldundiaren
laguntzari esker.
Haur txikientzako liburuak sortzearen erronkari helduko diote beraz aurtengo MarraziOak-en: bere konplexutasunagatik, zabaltzen dituen esperimentatzeko aukerengatik eta dakartzan komunikazio eskakizunengatik Haur Literaturaren baitan nabarmentzen den alorren bat baldin bada, hau, ezbairik gabe, haur txikientzako liburuena da.
Liburu hauek ordea, ez dute liburu-albumek izaten duten ospea. Literaturatik baino jostailuetatik gertuago dagoen merkantziatzat hartzen baitira. Aurreiritzi hori oso errotua dago, eta merkatuan nagusi den eskaintza kaskarrak ez du gehiegi laguntzen.
Baina, posible al da haur txikientzako beste era bateko liburuak sortzea?
Zertarako egin liburuak oraindik irakurtzen ez dakitenentzat?
Erronka horri aurre egin nahian, formazioa eskainiko zaie MarraziOak IXn parte hartzeko aukeratuak izan diren 11 ilustratzaileei. 5 egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa izango da.
Hauek izan dira hautatuak: Olaia Martinez, Saioa Burutaran, Maite Gurrutxaga, Anaitz Igoa, Ibon Markaida, Ainara Altuna, Ainara Azpiazu (Axpi), Helena Azkarragaurizar, Izar Etxeberria, Yolanda Yubero eta Iñaki Martiarena (Mattin).

Haur txikientzako liburuak sortzearen erronkari helduko diote beraz aurtengo MarraziOak-en: bere konplexutasunagatik, zabaltzen dituen esperimentatzeko aukerengatik eta dakartzan komunikazio eskakizunengatik Haur Literaturaren baitan nabarmentzen den alorren bat baldin bada, hau, ezbairik gabe, haur txikientzako liburuena da.
Liburu hauek ordea, ez dute liburu-albumek izaten duten ospea. Literaturatik baino jostailuetatik gertuago dagoen merkantziatzat hartzen baitira. Aurreiritzi hori oso errotua dago, eta merkatuan nagusi den eskaintza kaskarrak ez du gehiegi laguntzen.
Baina, posible al da haur txikientzako beste era bateko liburuak sortzea?
Zertarako egin liburuak oraindik irakurtzen ez dakitenentzat?
Erronka horri aurre egin nahian, formazioa eskainiko zaie MarraziOak IXn parte hartzeko aukeratuak izan diren 11 ilustratzaileei. 5 egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario