Uztailaren 7an amaituko da Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen dituen MarraziOak IX topaketetara lanak aurkezteko epea. Parte
hartu nahi duten irudigileek dokumentazio arruntaz gain (oinarriak), irakasleek eskatutako ariketa zehatza ere
bidali beharko dute egun horretarako.
Jasotako hautagaitzak baloratu ondoren, uztailaren
bukaeran erantzungo zaie parte hartuko duten irudigileei. Aurtengo topaketak
Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte. "Kosk egiteko, botatzeko,
lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin" lelopean,
haur txikientzako liburuak sortzeko tailerra eskainiko dute. Irailaren 11tik
15era egingo da tailerra, Donostian, Komikigunean.
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epaimahaiak aukeratzen
dituen 12 lagunei. 5 egunez, 7 orduko saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko
tailer praktikoa izango da beraz.
Bidali beharreko lana
Ilustratzaile bakoitzak ume txiki baten
egunerokotasuna erakusten duen gutxienez lau ilustrazioz osatutako sekuentzia
bat marraztu eta bidali beharko du Galtzagorri Elkartera.
Horrez gain, honako
dokumentazioa igorri beharko du wetransfer bidez administrazioa@galtzagorri.eus –era:
- Curriculuma
- NANren kopia bat
- Posta elektronikoaren helbidea
- Telefono zenbakia
No hay comentarios:
Publicar un comentario