ORBAINAK, AUTORRETRATU MUTANTEAK ETA
MEMORIA-LIPORELLOAK
MARRAZIOAK-EN HAMARGARREN EDIZIOA BUKATZEKO
MARRAZIOAK-EN HAMARGARREN EDIZIOA BUKATZEKO
Bukatzen ari dira
aurtengo MarraziOak ilustratzaileen topaketak. Memoriaren marretan barrena
hausnarketa ugari egiteko aukera izan dute parte hartu duten 12
ilustratzaileek. Hausnarketa bakarrik ez: norberaren memorian oinarrituta
sormen lan bikainak gauzatu dituzte. Besteak beste, norberaren bizipen, une edo
objekturen batean oinarritutako liporello formako albumak. Bukatuak dituzte
jada. Baina horrez gain, sormena sustatzeko hainbat ariketa ere egin dute. Beti
bezala, ideia eta proiektu ugari sortuko dira MarraziOak-etik.
12 izan dira
aurtengo edizioan parte hartu duten ilustratzaileak. Batzuentzat ez da lehen
aldia izan; beste batzuk aurten estreinatu dira. Beste zenbait Biko-Teka,
Iruñeko Udalarekin Galtzagorri elkarteak gauzatzen duen Liburu Grafikoetarako ilustrazio
eta narraziogintza tailerrean parte hartutakoak dira. Guztiek lan asko egin
dute irailaren 13an hasi eta gaur arte, Donostiako Komikigunean, goiz eta
arratsaldez, Galtzagorri elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzak
antolatutako MarraziOak X.ean.
60 ilustrazio 60
minututan
Eduki teorikoez
gain, liburuak eta filmak ikusi, eta batez ere, sormen ariketa ugari gauzatu
dituzte parte hartu duten 12 ilustratzaileek. Esaterako, atzo, Ignasi Blanch
irakasleak, bertsolariei gai-jartzaileak bezala, gaia jarri zien, eta
ilustratzaileek ordubetean, minuturo, marrazki bat egin behar izan zuten gaiari
lotutakoa. Minutu bakoitza bukatutakoan, paper bat utzi, eta beste paper zuri
baten gainean beste ilustrazio bat egin behar izan zuten. Gaia hitz bakar
batean eman zien Blanchek, honakoa: “Orbaina”. Argazkietan ikusten den moduan,
gero, ilustrazio pila hori guztia aztertzen aritu ziren ilustratzaileak,
Harkaitz Canok eta Ignasi Blanchek lagunduta.
Azken eguna da
gaur eta goizez “autorretratu mutante” bat egiten dabiltza. Norberak bere
buruaren erretratua egin behar du, baina erretratu horretan ilustratzaile
bakoitzak etxetik ekarri duen objektu pertsonal bat ere ilustratu behar dute.
Liporelloak
Orain bi urte
bezala, oraingoan ere liporello edo “liburuxka desplegable” bana osatu dute
parte-hartzaileek. 2016an, Errauskine edo artearen historian emakumearen
errepresentazioa ziren liporelloen gaia. Oraingoan, memoria, bakoitzaren
memoria, hizki txikiz idazten dena… Norberaren memoriatik une batzuk hautatu,
izoztu eta kontatu dituzte. Norberaren mundu intimotik irakurle ororentzat
interesgarria izan daitekeena hautatu, sekuentziatu eta ilustratuz.
12 dira aurtengo MarraziOak-en memoriaren gaia lantzen hasi diren ilustratzaileak: Unai Gonzalez, Ainara Altuna, Koldo Balenciaga, Andrea Costas, Gontzal Gutierrez, Ainara Azpiazu (Axpi), Usue Egia, Concetta Probanza, Anaitz Igoa, Leire Kareaga, Eneritz Ibarra eta Irati Merino. Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak, lehendabiziko aurkezpenak bideratu ostean, aurtengo jardunaldien programa eta mamia azaldu dizkiete parte-hartzaileei. Eta, gero, lanean jarri dituzte parte-hartzaileak:
Bakoitzak euren bizitzaren memoriaren ilustrazio bat egin behar izan du. Izan zitekeen egoera bat, pasarte bat, une jakin bat... 12ek ilustrazioa osatuta zutenean, ondoko lagunari pasa behar izan diote. Eta hark interpretatu behar izan du ilustrazioak zer kontatzen zuen. Ondoren, kontrastatu dute egileak ilustratu nahi zuenarekin.
Atseden labur baten ostean, Tod Browning-en “Freaks” filma (1932an estreinatu eta zinemaren historian gehien zentsuratu den pelikula) ikusteari ekin diote.
Memoriaren liporelloak
Aurten ere, orain bi urte "Errauskine"ren istorioak irudikatzeko erabili zuten formatu bera gauzatuko dute ilustratzaileek. Liporello bana osatu beharko dute euren memoria intimoa irudikatuz. Arratsalderoko saioak eskainiko dizkiote zeregin horri.
Gaur hasi eta datorren asteartera arte (irailak 18ra arte) lan handia egin beharko dute aurtengo MarraziOak-en parte hartzen ari diren 12 ilustratzaileek. Euren memorietan murgildu eta, bertan, ilustratuko duten pasarte edo istorioa hautatu, hausnartu eta ilustrazio bidez kontatzen asmatzeko.
“MEMORIAREN MARRETAN BARRENA. Norbere espaziotik, norbere gorputzetik”
Memoriaren gaia pil-pilean dago aspaldion gure
artean. Ilustratzaileen mundua ezin gera daiteke kezka horretatik aparte. Ez
gara, gure kasuan, komunitate baten memoria kolektiboaz ari, baizik eta
bakoitzaren oroitzapen besterenezinei jarri beharko geniekeen arretaz eta
arreta hori modu sortzailean erabiltzeko aukeraz.
Gauzak horrela, aurtengo Marrazioak ikastaro
trinkoan norbere gorputzetik eta norbere inguru intimotik abiatuz, ni-aren
indarra eta gertuko memoria –letra ttipiz idatzitakoa– lantzeko erronkaren
aurrean jarriko gara. Norbere espazio
gertukoenetik, norbere gorputzetik, autobiografiatik eta keinuetatik abiatuta,
sortzen diren irudien sekuentziazioan
arreta berezia jarriko dugu.
Memoria da, beraz, hausnarketarako gaia. Eta sekuentziazioa, hausnarketa
horri aurre egiteko teknika. Ez baita gauza bera zerbait gogoratzea eta gogoratzen dugun hori
egituratu eta artikulatzea. Egiturarik
ezean, antzua suerta daiteke memoria. Eta
marraztea ere, egituratzeko modu bat da. Sekuentziazioaz ari garenean, une
jakin batzuk izozteaz ari gara, film
batean garrantzitsua dena are garrantzitsuagoa baita
liburu ilustratu batean, irudi sorta ttipi baten bidez ebatzi behar duenean
marrazkilariak kontatu nahi duen istorioa.
Norbere gorputzari modu inkontziente batean guk
arrazionalki oroitzen ez ditugun gauzak “gogorarazten” laguntzea ere izango da
aurtengo Marrazioak ikastaroko helburuetako bat. Horretarako, hautatuak izango
diren ilustratzaileek eskala errealeko lientzo/paper handien gainean keinua
askatzeko aukera izatea ere nahi genuke une puntual batean.
Ikasleei euren bizitzako lekuak, argazkiak,
objektuak aipatzea eta ekartzea eskatuko zaie, haietatik abiatuta barrurantz
(nork bere buruari) eta atzerantz (denborari) egin diezaion zintzoki aurre.
Ikasle bakoitzak egitasmo pertsonal/partikular bat garatuko du eta inplikazio
berezi bat eskatuko zaio, ondorioz. Abiapuntu horretatik, guztion artean mundu
intimo hori irakurle orokorrarentzat interesgarri izan daitekeen moduan nola
eraldatu daitekeen pentsatzen saiatuko gara MarraziOak-eko X. edizioan: Intimotik hasita, unibertsalerantz.
Helburu zehatzak
1-Ilustratzaileek
lanerako baliagarria duten formazioa eskuratzea: ilustraziorako teknika
ezberdinetan, pertsonaien errepresentazio moduetan, sekuentziazioa, egitura eta
genero anitzetan(album mutuak, autoedizioa, ilusionismoa, aldareen narrazio
egiturak, animazioa, mapak, laminak, haur txikientzako liburuak…).
2-Lan dinamika
aberasgarri bat eskaintzea: ilustratzaileei elkarrekin egoteko eta lan egiteko
gunea, denbora eta egitaraua bideratuz, euren ideiak eta proiektuak elkar
trukatu ditzaten.
3-Genero, teknika, gai
eta egitura berriekin esperimentatzea. Arriskatzeko, bide berriak arakatzeko
aukera eskaintzen die. Argitaletxeen eta mundu komertzialaren parametroetatik
harago joanez. X. edizioan, EGHLn oraindik apenas jorratu den memoriaren gaiari
helduko diote.
4-Sormenaren sustapena:
ilustrazioaren eta gure ilustratzaileen “harrobiaren” akuilu ere izan nahi du.
Parte hartzaileek aitortzen dutenez, ideia berriak eskuratzen dituzte formazio
saio hauetan.
5-Euskaraz (nagusiki)
eta Euskal Herrian ilustratzaileentzako formazio egitarau bat eta bakarra eskaintzea,
mundu honetan adituak direnen eskutik.
MarraziOak X: Programa
eta deialdia
Aurtengo edizioan memoriaren gaiaz hausnartuko dute parte-hartzaileek.
Horretarako, gertuko memoria, letra ttikiz idazten den norberaren memoriari
erreparatuko diote parte hartuko duten ilustratzaileek eta hortik abiatuz
eraikiko dute besteentzat interesgarri izan daitekeen ilustrazioen
sekuentziazioa. Lanketa eta formazio hori 5 egunez egingo da.
Beraz, egun bakoitzean oinarrizko ildo teoriko batzuk eskainiko diren
arren, horietatik abiatuz, egunero ariketak egin beharko dituzte parte hartzen
duten ilustratzaileek.
Hasteko, bakoitzak modu kontzientean gogoratzen ez dituen oroitzapenak
gogoraraztea izango da erronketako bat. Oroitzapen horietatik interesgarrienak
hautatu eta sekuentziatzea izango da lana: oroitzapen horiekin ilustrazioetan
oinarritutako istorio bat sortzea. Tailerraren emaitza beraz, egunez egun ikasle bakoitza garatzen joango den
egitasmo pertsonal/partikular bat izango da.
Iraupena
5 egunez, guztira, 37 orduko
tailer praktikoa garatuko da Komikigunean.
Aurtengo ordutegia eta
saioak honela banatuko dira:
Irailaren 13 eta 14an:
9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Irailaren 15ean:
9:00etatik 14:00etara.
Irailaren 16an ez da
tailerrik izango, igandea baita.
Irailaren 17 eta 18an:
9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Parte-hartzaileak:
12 Ilustratzaileei emango zaie parte hartzeko aukera. Formazio-beka bana
eskuratuko dutelarik: alegia tailerrean doan parte-hartzeko aukera.
Horretarako deialdi
zabala egingo da ekainean.
Parte hartu nahi duten ilustratzaileek 2018ko uztailaren 6a baino lehen
bidali beharko dute euren curriculuma eta zenbait ilustrazio lan.
Parte-hartzaileek ez dute zertan lan argitaraturik izan behar.
Aurkezten diren hautagaiak
eta lanak baloratu ondoren, irakasleek uztaila bukaerarako emango dute jakitera
zein ilustratzailek parte hartuko duten MarraziOak X Topaketetan.
Datak:
2018ko irailaren 13tik 18ra
(16a salbu).
Irakasleak
Ignasi
Blanch i Gisbert. Irudigilea. Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan
Lizentziatua. Hiru urtez Berlinen bizi izan zen eta bertako Künstlerhaus
Bethanien arte eraikinean irudigintza eta grabazio tekniketan espezializatu
zen.
Gaur egun Bartzelonan
bizi eta lan egiten du. Hainbat argitaletxetan argitaratzen du, hala nola, Tatatuka,
La galera, Cruïlla, Claret, Parramón, Casals.
Saarbrücken-go
(Alemania) Haur eta Gazteen Liburuaren Saloian erakusketa eta saio
didaktikoetan parte hartzen du 2001etik hona. Bartzelonako “L’escola de la Dona
Francesca Bonnemaison”n ilustrazio alorreko
irakaslea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario