Irailaren 15ean bukatu ziren MarraziOak IX Topaketak
Aste betez 11 ilustratzaile egon dira Donostiako Komikigunean Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru
Aldundiko Kultura
zuzendaritzaren babesarekin antolatutako Jardunaldi hauetan parte
hartzen. Goiz eta arratsaldez aritu dira bertan lanean. Haur txiki-txikientzako
liburuak erakusteaz gain, horiek sortzeko estrategiak azaldu dizkiete parte
hartzaileei Gustavo Puerta eta Elena Odriozola irakasleek. Beraz, genero
horretan sakontzeaz gain, bakoitzak bere liburuaren proiektua abiatu du.
Jarrain duzue
topaketa hauen bideo bat.
“Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak” egiteko tailerra
Hala ere,
txikienentzako liburuak sortzearen erronka, sarritan, “material” mota honekiko
dagoen gutxiespenerako joera nagusiak ezkutatua geratzen da. Ez dute
liburu-albumek izaten duten ospe estetikoa, literaturatik baino jostailuetatik
gertuago dagoen merkantziatzat hartzen dira, liburu dendetako apalategietatik
baino saltoki handietako erakusmahaietatik gertuago dagoena. Are gehiago, ez
dira irakurgaitzat ere hartzen, haur txikiek irakurtzen dute ala?
Aurreitzi hori oso errotua dago. Nagusi den eskaintza
kaskarrak, gainera, ez du batere laguntzen: izan ere gaur egun argitaratzen
diren haur txikientzako liburuak txepelkeria, gustu txarra eta ergelkeriagatik nabarmentzen
dira.
Baina, posible al da haur txikientzako beste era bateko
liburuak sortzea?
Balio dakiguke hain suspergarri eta zorrotza den genero
honek espresio-bide gisa?
Zertarako egin liburuak oraindik irakurtzen ez
dakitenentzat?
Galdera hauek eraman gaituzte tailer hau prestatu eta
eskaintzera.
Helburuak
Orokorrean, helburu hauek gauzatzen dituzte urtero Topaketetan eskaintzen
ditugun formazio egitarauek:
1-Ilustratzaileek lanerako baliagarria duten formazioa eskuratzea:
ilustraziorako teknika ezberdinetan, pertsonaien errepresentazio moduetan,
egitura eta genero anitzetan (album mutuak, autoedizioa, ilusionismoa, aldareen
narrazio egiturak, animazioa, mapak, laminak, haur txikientzako liburuak …).
2-Lan dinamika aberasgarri bat eskaintzea: ilustratzaileei elkarrekin
egoteko eta lan egiteko gunea, denbora eta egitaraua bideratuz, euren ideiak
eta proiektuak elkar trukatu ditzaten.
3-Genero, teknika, gai eta egitura berriekin esperimentatzea. Arriskatzeko,
bide berriak arakatzeko aukera eskaintzen die. Argitaletxeen eta mundu
komertzialaren parametroetatik harago joanez.
4-Sormenaren sustapena: ilustrazioaren eta gure ilustratzaileen “harrobiaren”
akuilu ere izan nahi du. Parte hartzaileek aitortzen dutenez, ideia berriak
eskuratzen dituzte formazio saio hauetan.
5-Euskaraz eta Euskal Herrian ilustratzaileentzako formazio egitarau bat eta
bakarra eskaintzea, mundu honetan adituak direnen eskutik.
MarraziOak IX: Programa
Tailerraren baitan, aipatu lan ildoa hiru norabide
hauetan gauzatuko da:
1.
Liburuaren
azterketa euskarri material gisa.
2.
Oraindik
hizkuntzaz jabetzen ari diren haurrekin komunikatzeak ze exijentzia maila
dakarren.
3.
Sortzailearen
espresio-beharrak.
Egun bakoitzean azalpen teoriko batzuk eskainiko dira.
Azalpen horien baitan liburuak eta material grafikoa erakutsiko dira: batetik, argitalpen
hauek nola funtzionatzen duten aztertzeko aukera emango dietenak ikasleei, eta,
bestetik, ilustratzaileentzako inspirazio iturri gisa balioko dutenak.
Psikologia ebolutiboaren eta pedagogiaren inguruko
sarrerako irakurraldi batzuk ere egingo dituzte irakasleek.
Ikastaroaren baitan egiten den ekimen bakoitzean
eskuratutako ezagupenak hurrengo ariketarako abiapuntu bihurtuko dira.
Ikastaroa bukatzean, parte-hartzaile bakoitzak nahikoa
material izango du bere kabuz proiektuak garatu ahal izateko.
Iraupena
5 egunez, 7 ordutako saioak Komikigunean.
Guztira, 35 orduko tailer praktikoa.
Parte-hartzaileak:
12 ilustratzaileei formazio-beka bana emango zaie; alegia tailerrean
doan parte-hartzeko aukera.
Parte-hartzaileei ez dute zertan lan
argitaraturik izan behar.
Datak:
2017ko irailaren 11tik 15era.
Irakasleak
Nazioartean
ezagunenetarikoa den euskal ilustratzailea da Odriozola, bere obra oparoa eta
nazioartean nahiz Espainian eskuratu dituen sari eta aitortzak ikusirik.
Kultura
Ministerioak Ilustrazio Hoberenaren bigarren saria eman zion 2006an, La princesa que bostezaba a todas horas
(Aharrausi printzesa) lanagatik eta Ilustrazioaren
Euskadi Saria jaso du birritan (2009an El
aplastamiento de las gotas-ekin eta 2013an Tropecista (Tropezista)-rekin);
2015ean bere urtea izan zen, Espainiako Sari Nazionala irabazi eta
Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren Urrezko Sagarra jaso baitzituen. Azken hau
Frankenstein (Nórdica) lanagatik.
2018ko Andersen Sarietarako Espainiako hautagai izendatua izan da, berriki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario