2013/09/11

Irailaren 16an hasiko da Marraz(i)Oak V

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Marraz(i)Oak-en bosgarren edizioa antolatu du, "Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra" lelopean. Irailaren 16tik 19ra egingo dira topaketok Artelekun.

Aurtengo edizioan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch arituko dira irakasle lanetan.
Tailer intentsibo honetan album mutuak sortzeko teknikak ikasi eta arakatuko dira. Bazterketa modu berriekin zerikusia duten 8 album mutu sortu nahi dira tailer honetatik abiatuz: 14 orrialde bikoitz, azala, ataria, guardak, estalkia eta kontrazala.

Guztira 9 ilustratzailek hartuko dute parte. Horiek aurrez epai-mahai batek hautatu ditu eta honakoek osatuko dute taldea: Yera Sanchez, Maite Gurrutxaga, Idoia Beratarbide, Amaia Arrazola, Lorena Martinez, Begoña Durruty, Maite Caballero, Iñaki Martiarena "Mattin" eta Idurre Iriondo. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario