Amaitu berri dira 2012ko Marraz(i)Oak Topaketak, baina egitasmo hau
bizi-bizi dagoen seinale da egunotan aurkezten ari garen liburu sail
berria: Marraz(i)Oak liburu saila, Erein argialetxeak Galtzagorri
Elkartearekin elkarlanean sortu duena.
Elkarlan honi hasiera emateko, sail honetako lehen bi liburuak aurkeztu dituzte: Mozoloaren bakardadea, Juan Luis Zabalak idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratua; eta Basajaun eta Martin, Yolanda Arrietak idatzi eta Maite Caballero Arrietak ilustratuta.
Idazle eta ilustratzaile horiek Marraz(i)Oak
topaketen bigarren edizioan hartu zuten parte. Harkaitz Cano idazleak
eta Ignasi Blanch ilustratzaileak gidatuta, "Ipuin tradizionalen
tolesak: marrazkia, gidoia eta edizio domestikoa" goiburu hartuta jardun
zuten hainbat idazle eta ilustratzailek elkarlanean. Bada han sortutako
lanen argitalpenak dira Marraz(i)Oak sail berrian argitaratu diren
lehen bi liburuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario