2018/06/11

MarraziOak X Topaketen deialdia zabalik

2018ko irailaren 13tik 18ra burutuko dugun MarraziOak Ilustratzaile berrien Topaketen X. Edizioko deialdia zabalik da.

Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch izango dira aurten irakasleak eta eskainiko duten formazioa “MEMORIAREN MARRETAN BARRENA. Norbere espaziotik, norbere gorputzetik” goiburupean dator. 


Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16) burutuko dira aurten ere MarraziOak jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.

Guztira 12 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 37 formazio orduak jasotzeko aukera.  Parte hartu nahi duenak, dokumentazio arruntaz gain, 5 ilustrazio bidali beharko ditu: argitaratuak edo ez, bere ustetan bere lana hobekien jaso edo biltzen duten 5 irudiak, wetransfer bidez, administrazioa@galtzagorri.eus –era.

MarraziOak X-en parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko azken eguna uztailaren 6a izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario