2014/09/08

Hamahiru ilustratzaile Marraz(i)Oetan murgilduta

Abian dira Marraz(i)Oak VI topaketak. Astelehenetik ostiralera Donostiako Santa Teresa komentuan, Artelekuren egoitza berrian, bilduko dira 13 ilustratzaile Elena Odriozola ilustratzailearen eta Gustavo Puerta literatura adituaren gidaritzapean, "Aldare profanoak" gai hartuta. Aurkezpen lanak eginda, dagoeneko, bakoitza bere marrazioan murgilduta dabil.
Aldareen begirada desideologizatua lantzeko aukera sortu nahi dute bi adituek topaketa hauetan. Jolaserako, hausnarketarako, sormen pertsonalerako eta elkarlanean sortzeko lekua izan nahi du Marraz(i)Oen edizio honek.
Bertan tradiziozko hizkuntzarekin esperimentatzeko beharra aldarrikatuko dute Puertak eta Odriozolak.
Guztira 13 ilustratzailek hartuko dute parte, 11 emakume eta bi gizonek: Begoña Durruty, Nagore Txintxurreta, Eider Motxobe, Unai Fernandez, Lurdes Iraola, Marta Elia Aldabe, Yolanda Mosquera, Ainara Azpiazu "Axpi", Josune Urrutia, Maite Caballero, Iñaki Martiarena "Mattin", Amaia Arrazola eta Yera Sanchez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario