2012/12/05

Marraz(i)Oak saileko lehen bi liburuak aurkeztu dituzte

Amaitu berri dira 2012ko Marraz(i)Oak Topaketak, baina egitasmo hau bizi-bizi dagoen seinale da egunotan aurkezten ari garen liburu sail berria: Marraz(i)Oak liburu saila, Erein argialetxeak Galtzagorri Elkartearekin elkarlanean sortu duena.

Elkarlan honi hasiera emateko, sail honetako lehen bi liburuak aurkeztu dituzte: Mozoloaren bakardadea, Juan Luis Zabalak idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratua; eta Basajaun eta Martin, Yolanda Arrietak idatzi eta Maite Caballero Arrietak ilustratuta.

Idazle eta ilustratzaile horiek Marraz(i)Oak topaketen bigarren edizioan hartu zuten parte. Harkaitz Cano idazleak eta Ignasi Blanch ilustratzaileak gidatuta, "Ipuin tradizionalen tolesak: marrazkia, gidoia eta edizio domestikoa" goiburu hartuta jardun zuten hainbat idazle eta ilustratzailek elkarlanean. Bada han sortutako lanen argitalpenak dira Marraz(i)Oak sail berrian argitaratu diren lehen bi liburuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario